Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jaiak "Biribila" izan da Bizkaiko Dantzari Eguna

Dokumentuaren akzioak

Jaiak "Biribila" izan da Bizkaiko Dantzari Eguna

Bizkaiko 74 dantza talde hartu ditu Lekeitiok. Etorkizuna Dantza Taldeko kideek egunaren balorazio "oso ona" egin dute: "Ezin hobeto joan zen dena".
Egilea
Garaia Pagola Urriza
Komunikabidea
Lea-Artibaiko Hitza
Tokia
Lekeitio
Mota
Albistea
Data
2025/05/19
Lotura
Lea-Artibaiko Hitza

Bizkaiko Dantzari Eguna, Lekeition, 2025

Bizkaiko Dantzari Eguna ospatu zuten atzo [maiatzak 18] Lekeition.Bizkaiko Dantzari Eguna

Eguraldiaren zalantzaz zeuden antolatzaileak, baina pozik adierazi dute aurreikuspen guztiak gainditu zituela. Era berean, aitortu dute eguna “urduritasun askorekin” hasi zutela, baina azkenerako, dena ondo joan zela: “Eguna urduritasun askorekin hasi genuen. Atean batu ginen 74 dantza taldeak, eta atzerapen txiki bat egin zen arren, azkenean dena ordutegi barruan atera zen”.

Hala, kalejiran irten ziren Ateatik, eta bi ibilbidetan banatuta, plaza inguruan elkartu ziren talde denak: “Oso ondo atera zen dena, bai kalejiran eta baita plazan bertan ere. Dantza guztiak egin ahal izan ziren, eta oso ondo joan zen dena”. Ikusleen harrera ere, “oso ona” izan zela azaldu dute: “Dantzariez gain, plaza gainezka zegoen ikusleekin ere. Ezin hobeto joan zen dena. Arratsaldean ere oso ondo joan zen dena”.

Eguna aurrera ateratzeko lanean aritu ziren boluntario guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete: “Boluntarioei egindako lan dena eskertu nahi diegu, eta baita parte hartu zuten talde denei ere. Hala ere, beti egoten dira antolaketa akats batzuk, eta barkamenak eskatu nahi ditugu horiek eragindako eragozpenengatik”. Balorazio “oso positiboa” egin dute antolatzaileek: “Duela 9 urte ospatu genuen azkenengoz Dantzari Eguna Lekeition, eta hor ere jendeari asko gustatu zitzaion. Aurten ere, jaso ditugun iritzi denak positiboak izan dira. Udaletik ere oso pozik agertu dira, eta gu geu ere, dantza talde moduan, oso pozik geratu gara”.

 

Dokumentuaren akzioak