Dokumentuaren akzioak
Jaiak Agintarien soka-dantza egin dute San Prudentzio egunez
San Prudentzio jaietako lehen egunak igarota iritsi da jaiei izena ematen dien eguna: San Prudentzio eguna. Gaurkoan, udaleko ordezkariek soka-dantza eskaini dute herriko plazan, alkatea buru zutelarik. Herriko txistulariek ere bertan parte hartu dute, dantzarako musika jarriz eta baita Oin Arin dantza taldeko dantzari gazteek ere. Plazan biribil handi batean bildu dira herritarrak ikuskizunerako eta giro goxoan pasa dute goiza, eguzkiaren azpian dantzak ikusten. Herritar asko izan dira bertara gerturatu direnak gaur goizean.
Dokumentuaren akzioak