Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jaiak

Dokumentuaren akzioak

Jaiak

Egilea
Onintza Enbeita
Komunikabidea
Berria
Mota
Iritzia
Data
2022/06/30
Lotura
Berria

Lekukoa emakume bati pasatzea gustatuko litzaiokeela esan zuen Asier Uskolak, 2018ko udan egindako elkarrizketa batean. Atzo Ane Marurik egin zuen kaxarranka Lekeition. Bera izan da San Pedro egunean Lekeition kutxa gainean dantza egin duen lehenengo neska. Hunkigarria bezain poztekoa da. Eta, hala ere, batzuetan pentsatzen dut halakoak lehenengoz aurten gertatzeak asko esaten duela gure gizarteari buruz. Oraindik ohitura asko daude gizonek bakarrik egin ditzaketenak, eta ez gara ohartzen horrek baztertu egiten duela gizartearen erdia. Dantza txiki batean, xehetasun xumeenean, antzerki batean okupatzen dugun espazioan; edonon dago bazterkeria. Gauzak aldatu egin dira Lekeition, Iurretan, Oñatin eta Tolosan, adibidez; baina oraindik aldatzeko daude Muxikan, Irunen eta Hondarribian, esate baterako. 

Berdintasunaz ari garenean, edo feministek gauzak lekutik ateratzen dituztela esaten dugunean, gure herriko jaiak nola ospatzen diren pentsatu behar genuke: nor dagoen jai batzordean, erabakiak nork hartzen dituen, diruzaina nor den, bokatak nork egiten dituen, dantza nork eta non egiten duen arautua denean, dantza nork eta nola egiten duen arautua ez denean, nor egoten den mikrofonoan, nork zuzentzen dituen auzolanean egindako gauzak...

Jaiak ez dira erabat guztionak oraindik.

 

Dokumentuaren akzioak