Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jacan ere badute astigartarren dantzen eta erritmoaren berri

Dokumentuaren akzioak

Jacan ere badute astigartarren dantzen eta erritmoaren berri

Pirineoetako Folklore Jaialdian hartu du parte Astigar dantza taldeak. Igandean eskaini zuen emanaldia, Huesca eta Valentziako taldeekin.
Egilea
Erredakzioa
Komunikabidea
Kronika
Tokia
Astigarraga
Mota
Kronika
Data
2021/08/04
Lotura
Kronika
Jacan ere badute astigartarren dantzen eta erritmoaren berri
Astigar taldeko dantzariak, Pirineoetako Folklore Jaialdian eskaini zuten emanaldian, Jacako San Lure plazan.

Asteburu berezia izan da pasa dena, Astigar dantza taldearentzat. Izan ere, Jacara (Huesca) joan ziren, Pirineoetako Folklore Jaialdian parte hartzera. Igande arratsaldean eskaini zuten emanaldia, beste bi dantza talderekin batera: Huescako Estirpe de Aragonia, eta Valentziako El Forcat.

Bi eguneko jaialdia izan da Jacakoa, eta San Lure plazan eskaini dituzte emanaldiak, aurtengoan. Larunbat arratsaldean, taula gainera igo ziren Marino Tapiega gaitero talde asturiarra, Virgen de la Antigua dantza talde errioxarra, eta Uruel Jacako jota taldea. Igande arratsaldean izan zen Astigar taldearen txanda, Huescako eta Valentziako dantzariekin batera. Joven Ballet del Pirineo taldeak eman zion bukaera jaialdiari, gauean.

Dokumentuaren akzioak