Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Jabier Muguruza eta Dantzaz konpainia ‘Azaroak baditu gauza onak’ kantaren bideo klipean

Dokumentuaren akzioak

Jabier Muguruza eta Dantzaz konpainia ‘Azaroak baditu gauza onak’ kantaren bideo klipean

Komunikabidea
Irutxuloko Hitza
Mota
Albistea
Data
2015/12/17
Lotura
Irutxuloko Hitza

Jabier Muguruzak plazaratu berri duen Tonetti Anaiak diskoan, ekoizpenaz, konponketetaz, pianoaz, eta grabatzeaz arduratu da Mikel Azpiroz donostiarra. Azaroak baditu gauza onak kantaren bideo klipean Dantzaz konpainiako dantzariak dira protagonista. Angel Gonzalez Katarainek egin du bideoklipa.

Tonetti anaiak izenburua duen hamalaugarren diskoa argitaratu du Jabier Muguruzak, eta Lugaritz kultur etxean eman zuen lan berria aurkezteko lehen emanaldia. Alderdi musikalean, jazz ikutuko giroa topatuko dugu bertan. Helburu horrekin, Muguruzak estilo horretako artista handiak elkartu ditu, Mikel Azpiroz pianojolearen zuzendaritzapean. Beste behin ere, tempo lasaiak, sosegatuak… Jabier Muguruzaren disko berrian, egokienak entzulearen belarrira bere istorio eder horiek kanta ditzan, geure baitako alderdirik intimoenarekin topo egiten dutenak.

Dokumentuaren akzioak