Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Izeia taldeak diskoa kaleratu berri du

Dokumentuaren akzioak

Izeia taldeak diskoa kaleratu berri du

Txistua, alboka, biolina eta akordeoia nahastu dituzte 2004ko maiatzean grabatutako lan honetan

Komunikabidea
Eitb24
Mota
Albistea
Data
2005/03/17

Taldea 2000. urtean sortu zen Villava/Atarrabian eta helburua ikuskizun proiektu bat egitea zen. Azken urte hauetan hogeitaka dantzari eta musikari ibili dira taldearen inguruan gaur egun taldea osatzen duten taldekideak finkatu arte.



Kantak 2001ean aurkeztu zituzten zuzeneko emanaldietan eta orain diskoan bildu dituzte. Aipaturiko emanaldiak hamabi zatitan banatzen dira eta zati bakoitzean ikus-entzuleak garai historiko ezberdinetara bidaiatzera gonbidatzen dituzte garaiko musika eta dantzen bitartez.



Larunbatean,martxoaren 19an, Barañaingo Auditorioan taularatuko dute emanaldia. Bertan hainbat dantzari ezagunen kolaborazioa izango dute: Iker Moreno, Edurne Mata, Irune Zuasti eta Izaskun Iturri besteak beste. Hainbat musikariren laguntza ere izango dute: Ismael Yagüe, Amaia Domeño eta Katrin Kanpo besteak beste.



Talde honen ikuskizunak jada hainbat herri bisitatu ditu, Zizur, Lekunberri eta Azpeitia. Gainera telebistako hainbat saioetan ere gehitu izan dute talde honen ikuskizunik.

Dokumentuaren akzioak