Dokumentuaren akzioak
'Izeia' ikuskizuna estreinatuko dute gaur Bilboko Euskaldunan
Atarrabiako (Nafarroa) bi dantzarik eta lau musikarik, Ismael Yagüe txistularia buru izanik, teknologia berriek musika tradizionalari eransten dizkieten aukerak erakusten dituzte, estilo, erritmo eta ohiko musika tresnak eta musika tresna berriagoak elkartuz. Ikuskizunak proposatzen duen ibilbidean zehar, txistu, alboka, biolina edo akordeoia, segida, txalaparta elektronikoa eta munduko beste herrialdeetako perkusio musika-tresnekin bateratzen dira.
Dokumentuaren akzioak