Dokumentuaren akzioak
Izaskun Arriola dantza eskolako kideek emanaldia eskaini zuten
Dantzari gazteek bertako besaulki guztiak bete zituzten eta giro aparta sortu zen aretoan. Haur, gazte zein helduen parte hartu zuten eta hainbat saio eskaini zituzten La chaqueta izenburua zeraman ikuskizunaren baitan. Tangoa, sevillanak, Broadway estiloko dantzak (irudian), funkya edota salsa saio ezberdinak ikusi ahal izan ziren atzokoan. Gainera, bukaeran, Izaskun Arriola irakaslea omendu zuten ikasleek eta landare bat jaso zuen oroigarri gisa.
argazkia: marta san sebastián
Dokumentuaren akzioak