Dokumentuaren akzioak
Izarrak odoletan, baina dantzari
Quebecetik sartu berria, Biarritz Balletak Miarritzeko Gare du Midiko sasoia gaur zerratuko du Le Sang des étoiles
(Izarren odola) dantza emanaldiarekin, 20:30ean. Thierry Malandain
koreografoak zuzendurik, hamabost bat dantzari bilduko dira
taulagainean, Johann Strauss, Gustav Mahler, Emile Waldteufel, Joseph
Lanner eta Leon Minkusen musikak lagun. Mito greko-erromatar batean eta
milaka urteko hartzaren eta gizakiaren norgehiagokan oinarritzen da
ikuskizuna.
Dokumentuaren akzioak