Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Izar Etxeberria oiartzuarra eta Iker Larunbe, dantzari onenak Pasaian

Dokumentuaren akzioak

Izar Etxeberria oiartzuarra eta Iker Larunbe, dantzari onenak Pasaian

Izar Etxeberria oiartzuarrak bigarrenez, eta Iker Larunbe atarrabiarrak bosgarrenez, irabazi dute hurrenez hurren Euskadiko VIII. Soinu Zahar Txapelketa eta Euskadiko XXXIV. Gipuzkoar Aurresku Txapelketa. Donibaneko kiroldegian egin ziren lehiak aurreko larunbat arratsean. Horrek esan nahi du, Larunberen kasuan, behin betiko geldituko dela Tomas Murua trofeoa Atarrabiako (Nafarroa) udaletxean, bosgarrenez jarraian irabazi duelako txapelketa hori.
Komunikabidea
Pasaiako Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/12/01
Lotura
Pasaiako Hitza

S0inu Zahar Txapelketan 12 neska aritu ziren lehian. Ormatxulo, Upelategi, Kontrapasa eta Erribera dantzak egin zituzten. Izar Etxeberriak, irabazteagatik, urrezko domina, Dantzarien Biltzarreko trofeoa, Kutxaren trofeoa, lepo zapia, 320 euro, eta Tomas Murua trofeoa (hurrengo urtera arte) eraman zituen. Bigarrena Soinu Zaharrean Villabonako Ane Urruzola eta hirugarrena Udane Eskudero izan zen.

Aurreskuan, Larunbe irabazleak, urrezko domina, Dantzarien Biltzarreko trofeoa, Kutxaren trofeoa, txapela, gerrikoa eta 320 euro eraman zituen, Tomas Muruaren trofeoa behin betiko eskuratzeaz gain. Bigarrena Aitor Asenjo elgoibartarra izan zen, eta hirugarrena Iker Sanz lezoarra.

Musika Donibaneko Itsas Mendiko txistulariek jarri zuten, eta epaimahaiko kide Nagore Indakoetxea, Jose Luis Vallejo, Arantxa Ferreiro eta Aiert Beobide izan ziren. Dantzariek lehiako saioak egin, eta epaileek erabakia hartu aurretik, gazte mailako dantzariek saioak egin zituzten.

Honakoak dira Euskadiko XXXIV. Gipuzkoar Aurresku Txapelketako eta Euskadiko VIII. Soinu Zahar Txapelketako sailkapenak. 2014ko azaroaren 29an egin ziren bi lehia horiek, Alkarkidek eta Dantzarien Biltzarrak antolatuta, Pasai Donibaneko kiroldegian.

Aurresku Txapelketa

  1. Iker Larunbe (Atarrabia), 75,61 puntu.
  2. Aitor Asenjo (Elgoibar), 70,67 puntu.
  3. Iker Sanz (Lezo), 70,01 puntu.
  4. Xanti Leonet (Oiartzun), 61,08 puntu.
  5. Beñat Salegi (Errenteria-Orereta), 60,97 puntu.
  6. Beñat Asensio (Lezo), 59,89 puntu.
  7. Asier Rios (Errenteria-Orereta), 58,99 puntu.
  8. Aritz Olarte (Oiartzun), 58,85 puntu.
  9. Luis Garcia (Errenteria-Orereta), 32,14 puntu.
  10. Ekain Susperregi (Oiartzun), 31,76.
  11. Jokin Veintemillas (Errenteria-Orereta), 28,80 puntu.


Soinu Zahar Txapelketa

  1. Izar Etxeberria (Oiartzun), 85,43 puntu.
  2. Ane Urruzola (Villabona), 78,48 puntu.
  3. Udane Eskudero (Oiartzun), 76,44 puntu.
  4. Andrea Arregi (Elgoibar), 72,71 puntu.
  5. Maddi Oregi (Villabona), 70,91 puntu.
  6. Izar Aizpuru (Oiartzun), 68,76 puntu.
  7. Nerea Azkue (Lezo), 64,94 puntu.
  8. Leire Amiano(Lezo), 62,76 puntu.
  9. Alaitz Egaña (Elgoibar), 34,37 puntu.
  10. Izaro Urrestarazu (Ibarra), 32,51 puntu.
  11. Mapi Egues (Ibarra), 28,21 puntu.
  12. Maider Lizeaga (Pasai Donibane), 24,30 puntu.

Dokumentuaren akzioak