Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Izar Etxeberria: “Maila oso altua zegoen txapelketan, edonork irabaz zezakeen”

Dokumentuaren akzioak

Izar Etxeberria: “Maila oso altua zegoen txapelketan, edonork irabaz zezakeen”

Egilea
Eihartze Aramendia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Mota
Elkarrizketa
Data
2015/10/07
Lotura
Oarsoaldeko Hitza

Izar Etxeberria dantzari oiartzuarrak Gipuzkoako Soinu Zahar Txapelketa irabazi du. Hirugarrenez lortu du garaikurra, beraz, Tomas Muruaren trofeoa Oiartzunen geldituko da. Ostiral honetan Gipuzkoako Hitza-n argitaratuko da Izar Etxeberriari egindako elkarrizketa. Hona hemen aurrerapen ttiki bat.

Oiartzunen geldituko da garaikurra, ez da nolanahiko lorpena.
Bi aldiz irabazten duzunean hirugarrenean pentsatzen hasten zara. Garaikurra Oiartzunen gelditzea zer nolako poza izango zen pentsatzen jarrita nintzen eta behin lortuta ikaragarria da. Oso gustura nago.

Zer iruditu zaizu aurtengo txapelketan aurkeztu diren dantzarien maila?
Oso oso altua izan da. Urtero normalean pertsona berdintsuak hartzen dugu parte txapelketan, gehienak ezagunak gara eta maila oso altua da, edonork irabaz zezakeen.

Plazan edo txapelketan, non aurkitzen zara gusturen?
Bi esparru oso desberdin direla uste dut. Plazan jendearekin zaude, talde bat dago… ez zaude hain urduri eta akatsen bat egiten baduzu ez da deus ere pasatzen. Txapelketetan, aldiz, presio hori duzu, bakarrik zaude, denak zuri begira daude… Nik bietan disfrutatzen dut, baina disfrutatzeko modua desberdina da.

Izar Etxeberria

Izar Etxeberria, Aurresku Txapelketako irabazle Aimar Odriozola besarkatzen. Argazkia: Carrera

Dokumentuaren akzioak