Dokumentuaren akzioak
IV. Dantzari Eguna ospatuko da gaur
Goiz goizetik, bederatzi taldek hartuko dute parte, haur zein helduenak
Aurten, bederatzi taldek hartuko dute parte, helduen taldeak: Amaiur (Iruñea), Ilunbe-Elkarkide (Trintxerpe) eta Amets Bide (Ordizia); umeen mailan, berriz, Oin Arin (Lazkao), Iztueta (Zaldibia), Lurra (Urretxu), Goruntz (Gabiria), Arkaitz (Añorga), eta Urdaneta (Ordizia). Horiekin batera, Ordizian eta Goierrin bizi diren nepaldarrek ere dantza egingo dute.
Diru bilketa
Antolatzaileen hitzetan, aste honetan bigarren lurrikarak gogor kolpatu du Nepal eta gure lagunen bitartez, gure laguntzatxoa bideratzen saiatuko gara. Horretarako, alardeko garaian Barandiaran plazan nepaldarren saioaren ondoren, diru bilketa egingo dute.
Ohiturak mantenduz, goizean, herria alaituz, desfile ezberdinak egingo dira eta 13:15ak aldera talde guztiak Joxemiel Barandiaran enparantzan elkartuko dira alardea ospatzeko. Bertan, talde bakoitzak bere erakustaldia eskainiko du.
Atalez atal hau izango da betebeharreko lana. Haurren kasuan, goizeko 11:00etan Joxemiel Barandiaran plazan, harrera, hamaiketakoa eta nepaldarren emanaldia.
Segidan, plazatik irten, Gudarien etorbidea igo eta kale Nagusira (15 minutuko geldialdia).
Plaza Nagusitik Urdaneta kalera (15 minutuko geldialdia). Urdaneta kaletik, Santa Maria kalera eta handik Barrenara (15 minutuko geldialdia Barrenan). Eta Barrenatik J.M. Barandiaran enparantzara.
Ordu berean, goizeko 11.00etan, helduak, Garagartza plazan hasi (15 minutuko geldialdia), eta antzeko emanaldia Plaza Nagusian eseini ondoren, Olanon parean arituko dira eta hortik J.M. Barandiaran plazara.
Eguerdiko 13:15n aldera, J.M Barandiaranen plazan, talde txiki eta helduek batera, alardea. 14:00tan bazkaria izango da, aurten Plaza Nagusian. Lehenengo haurrek bazkalduko dute eta ondoren, lanean aritu diren gurasoek eta talde helduetako dantzariek, 16:00: haurrentzako jolasak eta 18:00: erromeria Plaza Nagusian, Dantzadi taldearekin.
Gogoratu behar, Dantzari Eguna ez dela izango datozen asteetarako antolatutako ekitaldi bakarra. Amets Bide taldearen agendan, besteak beste, San Juan bezperako suaren inguan ohiko emanaldia hitz emanda azaltzen da, San Pedro bezperan berriz, erromeria Arriaranen eta Ordizian dantzaldia. Hurrengo fetxatan, Santa Ana festak, Euskal jaiak eta abar luze bat.
Dokumentuaren akzioak