Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iurretako plazako lokalen inguruko dantzarien iritzia

Dokumentuaren akzioak

Iurretako plazako lokalen inguruko dantzarien iritzia

Duela bi asteko Anboto irakurrita Iurretako udala plazako lokalak saltzeko prest dagoela jabetu ginen. Saltzeko arazorik ez, baina herriko talde ezberdinei leku fisiko bat emateko bai dirudienez.

Dantzariok adibidez asko kostata eskuratu genuen lokala daukagula esan genezake, nahiz eta trasteak sartzeko baino ez duen balio.
Egilea
Iurretako Dantzariak
Komunikabidea
Anboto
Mota
Iritzia
Data
2017/03/17
Lotura
Anboto

Guzti honekin ez goaz txokoa egin nahi duten herritarren kontra, hauek eskubidea baitute lokala eskatzeko, baina udaletxearen jarrera ez zaigu egokia iruditzen.

Azken urteotan Iurretako elkarte eta eragile ezberdinek sarri jo dugu udaletxeko atea gure beharrak aseko dituzten aterpeen eske. Alabaina udalak bere jabetzako lokal gehiago ez zuela eta ez die gure eskaerei erantzun. Plazako lokalena da orain salbuespena. Lokal horiek udalaren jabetzakoak izanik, udalaren aurrekontuen eta borondate politikoaren esku gelditzen da lokal horien biharko eguneko erabilera.

Gure ustez, ekintza kulturalak sustatzen dituzten taldeen beharrizanak lehentasuna dute ekimen pribatuen beharrizanen aurrean. Horregatik, lokal horiek herrira zabaltzea eta talde ezberdinen nahiak asetzea eskatzen dugu.

Dokumentuaren akzioak