Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iurretako dantzariak eskertuko dituzte Gorulari dantzak berreskuratzeagatik

Dokumentuaren akzioak

Iurretako dantzariak eskertuko dituzte Gorulari dantzak berreskuratzeagatik

Komunikabidea
Anboto
Tokia
Iurreta
Mota
Albistea
Data
2023/11/17
Lotura
Anboto

Eskertza ekitaldia azaroaren 28an izango da, Bilboko Euskalduna Jauregian, 19:30etan.

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak eta Deia egunkariak Dantza Tradizionalaren Esker Onak ekitaldia egingo dute azaroaren 28an. Egitasmoaren zazpigarren edizioa izango da, eta urtero legez, Bizkaian euskal dantzen alde eragiten duten herritarrak eta taldeak eskertuko dituzte. Tartean, Iurretako dantzariak. Antolatzaileek Mikel Deuna dantza taldea sarituko dute Gorulariak berreskuratu zituztenetik 50 urte bete direla aprobetxatuta. Esker emate ekitaldia Bilboko Euskalduna jauregian egingo dute iluntzeko 19:30etan. 

Iurretako dantzariekin batera, honako beste eragile hauek ere sarituko dituzte: Imanol Aretxabaleta Aginaga txistularia, Kontxi Mujika Etxebarria eta Gaizka San Pedro Altonaga, Bizkaiko Abesbatzen Elkartea, Urdaibai dantza taldea, La Encartada txapelen fabrika eta museoa, Leitzako Aurrera dantza taldea eta Euskal Dantzarien Biltzarra. 

Dokumentuaren akzioak