Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itzulika egiteko prest

Dokumentuaren akzioak

Itzulika egiteko prest

Oion Katxi beste urte batez agertuko da Oionen, San Anastasio eta San Bizenteren omenezko jaian

Egilea
Jon Rejado
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2007/01/18

Urteetako ohiturek osatzen dute San Anastasio eta San Bizenteren omenezko jaien ardatza, baina bestelako hamaika ekitaldi ere izaten da. Igandean, arratsaldeko zortzietan, agintariak udaletxean bilduko dira, ohi bezala. Elizarako bidea egingo dute Katxi buru dutela, berdez eta gorriz jantzita. Segizioari bidea egiteko arduraduna izan da Katxi historian, eta lastoz betetako zorro bat erabiltzen du erdian dauden herritarrak bidetik kentzeko. Elizara heltzean, herritarrei dien errespetua adierazteko, itzulika ezaguna egingo du, Jaietako zinegotziak herriko ikurrina pasatzen duen bitartean. Udaletxerako bidea hartuko dute gero modu berean, Katxiren itzulikarekin.

ASTELEHENA EGUN HANDIA. Astelehenean bilduko da jende gehien, jaietako egun handia da eta. Santuen omenezko kantaldia egingo dute gaueko 04:15ean. Agintariak udaletxean bilduko dira eguerdian, aurreko egunean bezala, elizarako bidea hartzeko Katxi buru dutela. Jaietako hirugarren itzulika egingo du Katxik meza hasi aurretik. Meza bukatuta udaletxera abiatuko da berrio segizioa, baina pizgarri berezi batekin. Santu Zaindarien Dantza egingo dute Irule kultur elkarteko kideek itzulerako bidean.

Azken ohitura bat bete behar da Katxik udaletxearen aurrean jaietako azken itzulika egin aurretik. Zezentxoa deitzen diote ohitura horri Oiongo biztanleek. Orain dela hainbat urte zezen bat agertu zen ustekabean prozesio aurrean. Zezena ez zen mugitu eta ez zen ezbeharrik egon. Zezen txiki bat eta toreatzaile bat erretzen dira hori gogoratzeko.

Zer: San Bizente eta San Anastasioren omenezko jaia. Non: Oionen. Noiz: Urtarrilaren 20tik eta 22ra arte.

Dokumentuaren akzioak