Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itziar Mendizabal hondarribiarra izango da ‘X. Euskaldunak eta Dantza’ jaialdiko izar nagusia

Dokumentuaren akzioak

Itziar Mendizabal hondarribiarra izango da ‘X. Euskaldunak eta Dantza’ jaialdiko izar nagusia

London Royal Balletean dantzari bakarlari bezala aritzen den Itziar Mendizabal hondarribiarra Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) hilaren 17rako antolatutako Euskaldunak eta Dantza galako X. ekitaldiko izar nagusia izango da. Binaka dantzatuko du Mendizabalek, Jean-Sebastian Colaurekin batera, eta bi koreografia landuko dituzte; Joseph Haydn musikan oinarrituta Uwe Scholzeko prestaturiko La creacion eta Edith Piafen musika abiapuntua duen Piaf a deux (ikusi bideoa), Paul Chalmerren koreografiarekin.
Egilea
Asier Perez-Karkamo
Komunikabidea
Oarsoaldeko eta Bidasoko Hitza
Mota
Albistea
Data
2014/10/10
Lotura
Oarsoaldeko eta Bidasoko Hitza

Bilboko Euskalduna Jauregian izango da emanaldia, 20:00etan hasita. Mendizabalez gain, Aukeran konpainia, Diogo Oliveira eta Maria Martins, edota Aresti Martin Dantza Taldea parte hartuko dute jaialdian, beste batzuen artean.

Azken urteotan Londresen dantzatzen du Itziar Mendizabalek, munduko ballet konpainia onenetako batean. Aurretik, besteak beste, Leipzigeko Operako dantzari bakarlaria izan zen eta bertan ezagutu zuen Colau, ostiralean bere ondoan dantzatuko duena. Mendizabalentzat berezia da ABBEren deia jasotzea: “Etxean dantzatzea askotan ematen ez den pribilejioa da eta ABBEri esker aukera hori izan dut. Niretzat hunkigarria da Euskal Herrira nazioarteko koreografiak ekarri ahal izatea, eta nire lurraldeko publikoari erakustea kanpoan egiten dugun lana”.

Bosgarren izango da aldia da Mendizabal Euskaldunak eta Dantza Galan ariko dena. 2011. urtean Kai lana interpretatu zuen eta ikusleek hogei minutuz txalotu zuten hondarribiarraren saioa, galaren bederatzi urteetan beste inork lortu ez duena.

Mendizabal, Londongo Opera House antzokian 'Cinderella' dantzatzen, 2010eko abenduan

Mendizabal, Londongo Opera House antzokian ‘Cinderella’ dantzatzen

 

Dokumentuaren akzioak