Itziar Mendizabal dantzari hondarribiarra, gaurko 'Bisitaria'n
Xabier Euzkitze Londreseraino joan da Royal Balleteko bakarlaria ezagutzeko
Xabier Euzkitzek Londreseraino bidaiatuko du gaurko Bisitaria-n, Itziar Mendizabal dantzari gipuzkoarraren bizitzan murgiltzeko. Gaur gauean, 22.30etik aurrera ETB-1eko ikusleek jakin izango dutenez, Mendizabal Royal Balleteko bakarlaria da egun. Gustora dabil Ingalaterrako hiriburuan eta, momentuz behin-tzat, ez du handik mugitzeko asmorik.
Irailean bere herriko urrezko domina jaso zuen hondarribiar hau gazte gazterik joan zen Madrilera dantzari moduan hezitzeko. Gero Zurich eta Leipzigen bizi zen eta, bukatzeko, oraingoz behintzat, Londresera mudatu zen.
Gaur Euzkitzeri erakutsiko dio Tamesis ibaiko hiria. Covent Gardenen duen apartamenduan egin dio bisita ETBko aurkezleak, eta berarekin Londreseko lekurik ezagun eta ezezagunetariko batzuetatik ibili da bisitaria.
