Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itzala bilatzen bada ere, giro bikaina Erromeria Egunean

Dokumentuaren akzioak

Itzala bilatzen bada ere, giro bikaina Erromeria Egunean

Txistu, dultzaina, joare eta Aiko taldearen doinuek girotu dituzte Errenteria-Oreretako kaleak. Arratsaldean, dantzarako aukera gehiago.
Egilea
Errik Gartzia
Komunikabidea
Oarsoaldeko Hitza
Tokia
Errenteria-Orereta
Mota
Albistea
Data
2024/07/13
Lotura
Oarsoaldeko Hitza
erromeria eguna 2024 argazkiak

Aiko-maikoetan dabil aurtengo uda: beroa gaur, euria bihar, udazken giroko eguna etzi. Gaur bai, gaur ituan asmatu du eguraldiak: giro ederra egin du, nahiz eta eguzkiak ederki jotzen duen gailentzen den eremuetan.

Euskal traje tradizionalak ez du udako bertsiorik, baina, hala ere, hamarnaka dantzarik Errenteria-Orereta erdiguneko kaleak hartu dituzte, 24. aldiz. Koldo Mitxelena plazan prestatutako hamaiketakoarekin indarrak hartu ondoren, Niessen aldera abiatu dira, giro ederrean dantza egiteko, Aiko taldearen gidaritzapean. Bitartean, txistulari, joaldun eta dultzaineroak beste hainbat txokotara eraman dute musika.

Kalejiran abiatu dira zumardi aldera, baina Biteri Txikin beste geldialdi bat egin dute, literalki kalea hartzeko. Eta gerizpean, horren beharra baitzegoen. Ondoren Herriko Plazara joan dira, dantzatu eta Gamon Zumardian bukatzeko.

Eguerdiko asaltoa bukatzeko, arratsaldean jarraituko baitu festak. Orain Merkatuzarren indarrak hartzen ari dira, eta 17:00etan txalapartariek zein beste musikariek girotuko dute Gamon Zumardia, 18:00eta Patxi Perez eta Konpainiari lekukoa pasatzeko.

 

Dokumentuaren akzioak