Itxartu Dantza Taldearen emanaldiagaz ospatu dute Algortan San Nikolas Eguna

Itxartu Dantza Taldearen dantzaldiagaz ospatu zuten atzo, abenduak 6, Nikolas Deunaren Eguna Algortan. Elizan santuaren ohorezko meza nagusia egin ostean, aurreskua, kaxarranka eta kaskarot dantzak egin zituzten, besteak beste. Bukatzean, taldeko musikariek kalejira egin zuten Portu Zaharreraino, bertan dantzaldia errepikatzeko.
Egilea
Hodei Torres · Ander Zarraga
Hedabidea
Hiruka
Lekua
Getxo
Mota
Albistea
Data
2022/12/08
Esteka
Hiruka