Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itxaropenaren emanaldia zoragarria beste urte batez ere

Dokumentuaren akzioak

Itxaropenaren emanaldia zoragarria beste urte batez ere

Ostiralean eskaini zuen kiroldegian Itxaropena Dantza Taldeak aurtengo ikasturte bukaerako emanaldia.
Egilea
Arrizabalaga
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zestoa
Mota
Albistea
Data
2013/06/02
Lotura
Diario Vasco

Ez da nolanahiko lana izango horrenbeste lagun koordinatuz hainbeste dantza ikastea. Aurten gainera, dantzariez gain, musikariak eta Erralla Bertso Eskolako hiru kide ere baziren tartean: Aitor Salegi, Gorka Olaizola eta Igor Olabide. Musikarekin batera bertsotan egitea ez da lan erraza ohitura handirik ez duenarentzat baina ondo moldatu ziren eta lan txukuna egin zuten. Lan bikaina urtetik urtera koadrila handiagoa dugun musikariena ere. Eta zer esan dantzariez? txiki txikitatik hasita gogor ekiten diote; lastima mutilek ez dutela herri honetan euskal dantzetarako amorrazio handirik; ea datorren urtean sorpresa izaten dugun mutilekin!

Hitzaldia

Zestoako Pilota Taldeak, Berria pilota txapelketaren antolakuntzan hartu du parte aurten, ondorioz, Zestoako kiroldegian jokatuko dira txapelketako final laurdenak (gaur 11:00etan) eta final aurrekoak (ekainaren 16an). Horren harira, Danbolin-zulo kultur elkartearekin batera, Martxelo Otamendirekin, hitzaldi bat ere antolatu du ekainaren 5erako. Euskal prentsak gaur egun jokatzen duen papera eta bizi duen egoeraz aritzeaz gain, etorkizunari begira izango dituen erronkez jardungo du besteak beste Otamendik asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan hasita, Kultur Etxean.

Itxaropenaren emanaldia zoragarria beste urte batez ere

Mutilen faltan neskak egiten dituzte mutilen dantzak ere.

Itxaropenaren emanaldia zoragarria beste urte batez ere

Talde nagusiak urtero eskaintzen du berrikuntzaren bat. :: ARGAZKIAK ARRIZABALAGA

Itxaropenaren emanaldia zoragarria beste urte batez ere

Txikienak barreak sortzen dute ikusleen artean.

Dokumentuaren akzioak