Dokumentuaren akzioak
Itxaropena dantza taldekoen sekulako ikuskizuna
Kiroldegia bete zuten ikusleek txikienekin barre pila egin ahal izan zuten, azken finean ero txiki hauek taula gainean beraiek ondo pasa eta ikusleei ondo pasarazten artistak baitira. Eta zer esan talde nagusiaren saio ezberdinetaz! Betiko dan-tzak eguneratuta eskaini zizkiguten, koreografi bizi eta eder batekin, batzuetan mugimendu goxoekin eta bete batzutan indar eta erritmoz betetako dantzekin, sorpresa txiki batzuk tartekatuz, denak ildo bat zeraman istorio bat kontatzeko balio izan zutenak. Hitz batean esanda, bikaina! Ezin aipatu gabe utzi musikari eta teknikoen lana, denak bat izan baitziren lan hau borobiltzeko orduan. Ai, Xabier, hurrengo urtean lan hau hobetuko ote duk? Ez daukak lan erraza.

Ukitu berezi asko izan zituen gau magiko honek. :: ARRIZABALAGA

Ixaropenaren talde nagusiko dantzariak Xabier maisuarekin. :: ARRIZABALAGA

Txikienek bikain pasatu zuten dantza saioan zehar. :: ARRIZABALAGA
Dokumentuaren akzioak