Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itxaropena Dantza Taldearen 'Bidelagun' ikuskizuna bihar kiroldegian ikusteko aukera

Dokumentuaren akzioak

Itxaropena Dantza Taldearen 'Bidelagun' ikuskizuna bihar kiroldegian ikusteko aukera

Kurtso bukaerako emanaldian haur eta helduek hartzen dute parte. Hitzordua 22:00etan da

Aurten ere kiroldegia jendez gainezka ikusiko dugu, Itxaropena dantza talde-eskolaren urte bukaerako ikuskizuna tarteko.
Egilea
K. Arrizabalaga
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zestoa
Mota
Albistea
Data
2016/06/10
Lotura
Diario Vasco

Bertan dantzari nagusien koreografia berri eta dantza ikuskizunaz gozatuko dugu alde batetik, eta aldi berean, edo tarteetan, adin ezberdinetako haurren lanez eta dantzez ere bai.

Hauetaz gain, urtero aipatu ohi dugun musikari maixuen emanaldia ere ikusgarria suertatu ohi da. Beraz, ea aurten ze eta nolako sorpresa prestatu dizkiguten Itxaropena taldeko lagunek.

Ikuskizuna, bihar, 22:00etan hasita, kiroldegian izango da.

Hitzaldia

Gaur, 19:00etan, Zestoako Udaletxeko Pleno Aretoan, alvaro Arrizabalaga arkeologoaren hitzaldia izango dugu, 'Urola bailara iragan prehistorikoan', izenburutzat daramana. Nahi duen guztiarentzat irekia eta doako emanaldia izango da hau.

Kontsulta

Zestoako Gure Esku Dagok bilera irekia deitu du, bihar, 13:00etan, udaletxe azpian izango dena. Bertan, Azpeitia eta beste hainbat herrietan egin den antzera, Zestoan ere kontsulta egin edo ez eztabaidatuko da. 

Gaztetxo pilla bat arituko dira biharko ikuskizunean.

Gaztetxo pilla bat arituko dira biharko ikuskizunean. / K. A.

Dokumentuaren akzioak