Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itxaropena Dantza Taldeak ikuskizun bikaina eskaini zuen kiroldegian

Dokumentuaren akzioak

Itxaropena Dantza Taldeak ikuskizun bikaina eskaini zuen kiroldegian

Egilea
K. Arrizabalaga
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Zestoa
Mota
Albistea
Data
2005/06/16

Herritarrek hutsik ez bazuten egin, Itxaropena taldeko dantzariek ere beste horrenbeste egin zuten, izan ere eade guztietako haur eta gazteek mota guztietako dantzak eskaini bai ziguten, batzuk klasikoagoak, besteak algarak sortu zituenak, eta besteak inguru hauetan gutxi ikusiak.



Baina zerbait berririk aipatzekotan, talde nagusiak amaiera aldera egin zuten saioa aipatu beharko genuke; hauek, lehenbizi, Lin Ton Taun taldearen musika bati beraiek egin zioten koreografia eskaini ziguten, han geunden ikusleei guztiz harrituta utzi ziguna.



Jarraian, eta amaiera gisa, beraien irakasleari ezusteko omenalditxoa egin zioten, plaka bat eman eta bertso bat abestuz, honen sorpresarako, eta nola ez, berau zeharo hunkituta utzi zuena. Bertan zegoen ikuslegoak ere gogotik eskertu zion, txalo zaparrada batekin, hainbeste urteetan hainbeste lan eta dedikazioarekin, herriko dantza taldeagatik egin duen lan itzela.

Dokumentuaren akzioak