Dokumentuaren akzioak
Iturritik jaialdia ospatuko da ostegunetik igandera
Donostia Kulturak antolatuta, Iturritik jaialdia egongo da ostegunetik igandera bitarte. Aurten bigarrenez antolatu dute jaialdia, eta Euskal Herriko eta Andaluziako proposamenak izango ditu oinarri.
Hala, ostegunean Kukai dantza taldeak eta Marcos Morau dantzariak Oskara ikuskizuna eskainiko dute Viktoria Eugenia antzokian. Beste horrenbeste egingo dute Antonio Ruiz konpainiak ostiralean, eta Kresala dantza taldeak larunbatean —lehenak La noche de San Juan eskainiko du, eta bigarrenak Hitaz orhoit—.
Osteguneko emankizunaz gain, larunbatean Kukaik Giza eskainiko du Okendo plazan. Ordu laurdeneko emankizuna izango da, eta 18:00etan eta 19:00etan egingo dute. Jaialdiarekin amaitzeko, La Pharmaco-k Trilla eskainiko du Victoria Eugenia antzokiko Klub aretoan.
Dokumentuaren akzioak