Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka 'Iturrian Zer dago?' ikuskizuna eskaintzen da bihar Hondartza Kiroldegian Neguko Jardunaldiaren barne

Dokumentuaren akzioak

'Iturrian Zer dago?' ikuskizuna eskaintzen da bihar Hondartza Kiroldegian Neguko Jardunaldiaren barne

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2003/12/05

Gogoratu beharra dago Neguko Jardunaldiaren egutegiaren barnean dagoela ekitaldiaz ari garela. Bertan elementu hauen bakarkako emanaldiak eta hiruen arteko nahasketak gertatzen dira.



Iturrian zer dago? ikuskizunas aintzinako harraska batean suertzen den sedukzio artistikoa da. Bertan egingo dute topo arropak garbitzera joan diren ama alabak eta baserritik ferira bidean muturra berotu ondoren ur tragoska bat egitera doazen aita-semak.



Hemendik aurrera, bertsolarien bapatekotasunaren gidaritzapean, istorioak bere bidea egingo du. Bi taldeen arteko sedukzio eta maitasun jolasak tarteko. Ber-tsolariek bapatean gauzak ezberdin kontatzeko duten trebetasunak, ahalbideratzen du, istoria beti berdi hasi eta beti berdin amaitu ahal izatea.



Koerografia berriak



Ohiko fandangoa eta arin-arinei, koerografia berriak eta gainerako erritmo ezagunak eran-tsiko dizkiete dantzariek: tango, balsa... baina beti ere nagusiki euskal dantzak oinarritzat harturik.



Honela, mutil eta nesken arteko seduksio jolasak era bitzi eta egoki batean erabiliz, bertsolari eta trikitilariekin nahasten dira.



Partaidetzari dagokioenean aipatu behar ditugu Ion Ansorregi eta Andoni Larrañaga trikitilariak arituko direla. Hauez gain, Angel Mari Peñagarikano eta Andoni Egaña trikitilariak; Iban Agote eta Kimetz Larrañaga, Gipuzkoako eta Euskal Herriko dantza txapeldun ohiak. Agotek 1997 jantzi zuen txapela eta Larrañagak hurrengo hiru urteetan (1998, 1999 eta 2000). Dantzarien zerrenda Idurre Salvador, Ainara Olamusu eta Aitor Sorazu osatzen dute.

Dokumentuaren akzioak