Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iturmendiko dantzariak, herriaren babesean

Dokumentuaren akzioak

Iturmendiko dantzariak, herriaren babesean

Euriagatik, maiatzaren batean frontoian dantzatu zuten estreinakoz Iturmendiko dantzariek. Herenegun dantzatu behar zuten garaian ere euriari eman zion eta festetarako jarritako eszenatokian dantzatu zuten dantzariek. Aitziber Fernandez eta Edurne Gonzalez irakasleek irakatsitako dantzak eskaini zituzten 5 eta 17 urte bitarteko 18 dantzariekin (8 txiki eta 10 gazte). Saioaren ondoren pozik gelditu ziren iturmendiarrak.
Komunikabidea
Guaixe
Mota
Albistea
Data
2013/07/20
Lotura
Guaixe
Fernandezek azaldu digunez, 2011-2012 ikasturtean sortu zen txikienen dantza taldea, guraso batzuen ekimenez. Haiek eskatuta ikasturte despeditu berrian irakasle hasi ziren Fernandez eta Gonzalez, biak ere Etorkizuna dantza eskolan eta Aitzindari dantza taldean arituak baitira. Astean behin, ostiraletan, talde bakoitzak ordu betez entseatzen du, udaletxeko ganbaran. Fernandez penatuta azaldu zaigu taldean mutilik ez dagoelako. Hala ere, gurasoek taldearekin duten inplikazioarekin pozik daude. Hots eginez gero edonora dantzan joateko prest ere azaldu dira.

Bi irakasle iturmendiarrak Urdiainen ere dantza eskolak ematen dituzte. Udalak antolatutako dantza ikastaroan 4 eta 9 urte arteko 18 bat haur dituzte. Bi urte inguru ditu talde horrek eta dagoeneko San Joanetan eta festetan dantzatu izan dute. - See more at: http://www.guaixe.net/Kultura.asp?IdNoticia=17151&IdKulturMota=6#sthash.Lw7w3Ih4.dpuf
 - Argazkia Haunditu

Dokumentuaren akzioak