Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iturbe eta Bargiela, kargu berrietan estreinatu dira alardeko lehen entseguan

Dokumentuaren akzioak

Iturbe eta Bargiela, kargu berrietan estreinatu dira alardeko lehen entseguan

Eguazten iluntzean egin zuten Mairuaren Alardeko lehen entsegu orokorra. Edurne Iturbek, alardeko kapitainak, eta Mikel Bargielak, mairuaren estandartea eramateko arduradunak, kargu berria nolakoa den ezagutzeko aukera izan zuten lehen entsegu orokorrean.
Egilea
Maider Arregi
Komunikabidea
Goiena
Tokia
Antzuola
Mota
Albistea
Data
2019/07/12
Lotura
Goiena

Egungo gizartera egokitzeko eta geroz eta parekideagoa izateko lanean dihardu Antzuolako Alardeak 2009a geroztik. Horren isla aurten emandako urratsa ere: alardeko partaide garrantzitsuenetako bat emakumezkoa izango da. Aurten, Edurne Iturbek izango du alardeko kapitaina izateko ardura. Erretiroa hartu berri duen Jose Angel Arbulu ordezkatuko du Iturbek. Alardearen etengabeko aldaketak barrutik bizi izan ditu gainera eta askotariko postuetan parte hartu du. 13 urterekin hartu zuen lehenengoz parte alardean. Poztasunez jaso duela kapitaina izatearen eskaintza dio. Kapitaina izatearen ardura, oso modu naturalean hartu duela gaineratu du eta emakumea izateak ez duela baldintzatzen diola dio.

Alardeko aurtengo bigarren protagonista, Mikel Bargiela da. Izan ere, urte askoan Mairuaren estandartea eraman duen Antonio Deograciasi erreleboa hartuko dio. Bargielak ere ondo baino hobeto ezagutzen du alardea. Hainbat postutan parte hartu du danbor-jotzaile, artillero… oraingo postuak ordea, bestelako ardura edukitzea eskatzen dio.

Lehen entsegu orokorra ere asteon egin dute. Valen Moñux arduratzen da alardeko eszenaratzeaz. Aitortu du izaera propioa duen alardea dela Antzuolakoa; Mairuaren parte hartzeak egiten duela berezi. Eta egungo alardean mairuaren eszenaratzea guztiz parekidea eta errespetuduna dela dio.

Dokumentuaren akzioak