Itsasoari begira dantzan
Dantza aretoa utzi, eta Kontxako baranda izan zuten topaleku. Dantza klasikoaren erakustaldia eman zieten hondartza ingurura bildutako ikusleei. Dantzaren astearen barruan antolatutako ekitaldia izan zen. Gaur, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxean 130 ikasle elkartuko dira, eta hainbat koreografia mota eskainiko dituzte.