Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itsasoaren eta lurraren inguruan dantzatuko dute Alkartasunakoek urteko ekitaldian

Dokumentuaren akzioak

Itsasoaren eta lurraren inguruan dantzatuko dute Alkartasunakoek urteko ekitaldian

'Olato berde eta mendi urdinen artien' ikuskizuna eskainiko dute dantza taldeko nagusiek Artza frontoian.
Egilea
Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Komunikabidea
Busturialdeko Hitza
Tokia
Bermeo
Mota
Albistea
Data
2019/07/11
Lotura
Busturialdeko Hitza

Alkartasuna egurre 2

Iaz egurra hartu zuten ikuskizunaren ardatz bezala.

Urtero legez, Bermeoko Alkartasuna Dantza Taldeko kideak urteko ekitaldia eskaintzeko batuko dira etzi. Taldeko gaztetxoek ekitaldia egin zuten joan den ekainean, baina oraingoan helduek ikasturtean landutako eta prestatutako koreografiak udalerriari erakusteko unea izango da.

Aurtongo ekitaldiaren izenburua Olato berde eta mendi urdinen artien dela adierazi dute taldeko kideek. Taldeko dantza maisuak hainbat koreografi berri prestatu dituela azaldu dute; iaz dantza ekitaldia egurraren inguruan oinarritu zen, baina oraingoan lurra eta itsasoaren arteko lotura irudikatu eta antzeztuko dute Alkartasunakoek. Horretarako, hainbat dantza herrikoi moldatu dituzte, ikuskizun berritzaile bat sortuz era horretara.

Gonbidatu bereziak. Guztira 50 bat dantzari igoko dira oholtzara. Ez dira ikuskizunean parte hartuko duten bakarrak izango, baina. Gonbidatu berezi modura, Bermeoko abesbatzagaz eta Ttakuntxo Txalaparta Taldeagaz ariko dira elkarlanean, eta dantzekin batera doinu bereziak nahastuko dituzte ekimenean.

Dantza ikuskizuna udalerriko Artza frontoian eskainiko dute. 22:00etan jarri dute hitzordua; sarrera doakoa izango da, eta herritar guztiei dantza taldeak prestatutako emanaldiaz gozatzera hurreratzeko gonbita egin diete.

Dokumentuaren akzioak