"Atzoko eguna ez dugu sekula ahaztuko", adierazi dute Itsaso Martinez eta Aritz Ibañez Dugunako dantzariek. "Txupinazoa botatzea oso une politta izan zen", gaineratu dute. Atzokoa bezain berezia da gaurko eguna ere dantzarientzat prozesioarekin ateratzen baitira Alde Zaharreko kaleetara. "Jende ugari dabil gaur prozesioan", jakinarazi dute. Askartza tabernan hartu dute hamaiketakoa dantzariek: "Garai batean ez bezala orain amantalak jartzen ditugu dantzari trajeak zikindu ez daitezen", esan dute.
Dokumentuaren akzioak
Itsaso Martinez eta Aritz Ibañez (Duguna): "Guretzat gaurkoa ere egun berezia da"
Prozesioarekin batera ateratzen dira gaur Alde Zaharreko karriketara Duguna dantza taldeko kideak ere. "Egun berezia da gaurkoa guretzat", adierazi dute Itsaso Martinez eta Aritz Ibañez dantzariek. Askartza tabernan egin dute gaurko hamaiketakoa.
Dokumentuaren akzioak