Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itsasiren 'Uharak' ikuskizunarekin bukatu da aurtengo Azpeitia Dantzan

Dokumentuaren akzioak

Itsasiren 'Uharak' ikuskizunarekin bukatu da aurtengo Azpeitia Dantzan

Egilea
Nerea Uranga
Komunikabidea
Guka
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2024/07/22
Lotura
Guka

Itsasi Euskal Kultur Taldeko dantzariek eta musikariek parte hartu dute Soreasuko dantza ikuskizunean. Itsasiren saioarekin datorren urtera arte agurtu da Azpeitia Dantzan.

Aurtengo Azpeitia Dantzaneko azken emanaldia izan zen atzo arratsaldean, Soreasu antzokian. Itsasi Euskal Kultur Taldeko dantzariek eta musikariek Uharak ikuskizuna estreinatu zuten jendaurrean. Ainara Bidal Itsasiko kideak zuzendutako emanaldia izan zen.

Itsasiko betiko dantzariez gainera, dantza eskolako dantzari helduenek parte hartu zuten, baita abenduan dantza suelto ikastaroan parte hartu eta dantzan jarraitu dutenek ere.

Ekainaren 29an izan zen aurtengo Azpeitia Dantzaneko lehen emanaldia Soreasu antzokian, orduan Luis Beltza dantza suelto eskolak eta Juan Antxieta musika eskolak elkarrekin egin zuten saioa. Ekainaren 30ean, berriz, Sahatsa dantza taldeak Sahatsa Azpeitiko plazan kale ikuskizuna estreinatu zuen.

Uztailaren 7an, berriz, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki areto dantza eskolakoen ikuskizuna izan zen Soreasun.

Dokumentuaren akzioak