Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itsasikoen Artzai-Inudeen konpartsak 25 urte beteko ditu datorren igandean

Dokumentuaren akzioak

Itsasikoen Artzai-Inudeen konpartsak 25 urte beteko ditu datorren igandean

Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Azpetia
Mota
Albistea
Data
2005/02/04

Aurten ere Itsasiko taldekideak eta beraien eskolako haur eta gaztetxoak kalez kale ibiliko dira, konpartsa osatzen duten beste ohiko pertsonaiekin batera, eta hainbat 'elegante' ere tartean dituztela, plaza Nagusiko ekitaldiarekin borobilduz.



Aurtengoa, ordea, konpartsa berezia izango da Itsasikoentzat, beraien Artzai-Inudeek 25. urteurrena beteko dutelako igandean. 1981. urtean atera zuen lehen aldiz Artzai-Inudeen konpartsa Itsasik, eta harrez gero urtero hutsik egin gabe alaitu dute Inauteri igandea beraien dantza eta kantuekin. Datorren igandekoa egun berezia izango da beraz taldekoentzat. Hori dela-eta, ohiko konpartsari beste gehigarri eta berrikuntza batzuk erantsiko dizkio Itsasik, euskal Inauterietako beste zenbait pertsonaia ere beraien ikuskizunera gehituz, Azpeitiko kaleetan inoiz orain arte agertu ez dituenak.



Bidez batez, eta urtemuga berezi horretara iritsi diren honetan, Itsasi taldeak "eskerrik beroenak" eman nahi dizkie ekitaldi hori 25 urtetan plazaratzen lagundu eta laguntzen duten lagun eta erakunde guztiei.

Dokumentuaren akzioak