Itsasi euskal kultur taldeko 36 kide, heldu, gazte eta haur, Zamorako (Espainia) lurretan ibili dira urriko zubian. Losacio herriko errota zaharrean ostatu hartuta egon dira asteazkenetik, eta hango inguruak ezagutzeko ez ezik, Toro herrian asteburu luzean ospatu duten mahats bilketaren festan beren dantzak erakusteko parada izan dute Itsasikoek.
Zapatuan aritu ziren Azpeitiko dantzariak eta musikariak Toron, mahats bilketa festaren egitarau oparoaren barruan. Kalejiran ibili ziren Toroko kaleetan, bidean dantza saioak egiteko geldialdiak eginez.
Atzo, berriz, Zamoratik etxerako bidean, Burgosen egin zuten geldialdia Itsasikoek.
(Argazkiak: Itsasi)