'Azpeitia Dantzan' egitasmoa burutu da eta horren harira hainbat dantza talde igaro dira bai Soreasutik eta baita Sanagustin kulturgunetik ere, kalean izan direnak ahaztu gabe. Asteburuan Itsasi Euskal Kultur taldekoek 'Lainopetik' eskaini dute Soreasun. Landutako hainbat koreografia tradizioan oinarritutako dantzekin batera eskaini zituzten herriko dantzariek inguratu ziren hainbat eta hainbat ikusleeren gozamenerako. Sebastopol eta Dilshad taldeen tartea izan zen igandean, Sanagustin kulturgunearen laguntzarekin. Labetik atera berri dagoen 16 koreografiaz osatutako dantza ikuskizuna eskaini zuten eta lau kontinenteetako dantzak erakutsi zituzten. Nonenbestez bukatu da 'Azpeitia Dantzan'.

Itsasikoek 'lainopetik'eskaini zuten. :: E.A.

Atsedenik gabe aritu ziren herriko dantzariak.