Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itsasi Kultur Taldearen eguna ospatuko dute hilaren 25ean

Dokumentuaren akzioak

Itsasi Kultur Taldearen eguna ospatuko dute hilaren 25ean

Komunikabidea
Uztarria
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2017/11/17
Lotura
Uztarria

Itsasiko kideak zein kide ohiak, dantza eta festa giroa izango dira protagonistak. Itsasik dei egin die taldekideak izan diren herritarrei ospakizunean parte har dezaten.

Itsasi Euskal Kultur Taldeak, urtero egin ohi duen bezala, Itsasi Eguna ospatuko du azaroaren 25ean, zapatua. 11:30ean emango diote hasiera ospakizunari, parrokian egingo den elizkizunarekin. Ondoren, taldeko dantzari txikienen txanda izango da, eta Frontoi Txikian dantza ikuskizuna eskainiko dute. Ospakizuna borobiltzeko, bazkaria antolatu dute.

Taldekide ohiei gonbidapena

Itsasik kultur taldeko kide izan diren herritar guztiak gonbidatu eta animatu nahi ditu Itsasiren egunean parte hartzera. Interesa dutenek, izen-ematea bi modutara egin daiteke: Itsasiko kideren batekin hitz eginda edo itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbidera mezu bat bidalita.

Taldeko dantzari txikienek ikuskizuna eskainiko dute Frontoi Txikin.

Dokumentuaren akzioak