Dokumentuaren akzioak
Itsasi Euskal Kultur Taldeak dantza solte ikastaroa antolatu du
Ikastaroa doakoa da. Dantza saioetan parte hartu nahi dutenek hilaren 18an, 21:00etan, Itsasiko lokalera azaldu besterik ez dute.
Itsasi Eguna
Bestalde, Itsasi Euskal Kultur Taldeak, urtero egin ohi duen bezala, taldeko eguna ospatuko du azaroaren 23an.
Goizean 11:30ean parrokian ospatuko den elizkizunarekin emango dio egunari hasiera, eta ondoren, taldeko dantzari txikien txanda izango da. Frontoi txikian ikuskizun bat eskainiko dute. Jarraian taldeko zein kide ohiak Hotel Loiolara joango dira bazkaltzera.
Itsasiko kideek taldekide ohi guztiak gonbidatu eta animatu nahi dituzte bertan parte har- tzera. Interesa dutenek Itsasiko kideren bati esan, Itsasira deitu (943151849) edo itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzi besterik ez dute azaroaren 17a baino lehen.
Dokumentuaren akzioak