Urtero bezala, Itsasi Euskal Kultur taldeak bere eguna ospatuko du zapatuan, azaroak 20. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten bazkaria bakarrik egingo dute Itsasi Egunean, eta taldeko egungo kideez gain, kide ohiei ere bazkarian izena emateko gonbidapena egin diete. Bazkarira joan nahi dutenek bi bide izango dituzte izena emateko: Itsasiko kideren bati abisatuta edo itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidalita.
Azkenengoz duela bi urte, 2019. urtean, egin zuten Itsasi Eguna; izan ere, iaz ez zuten ezer antolatu koronabirusak eragindako pandemia dela eta.