Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Itsasi Eguna ospatuko du larunbatean Itsasi Euskal Kultur Taldeak

Dokumentuaren akzioak

Itsasi Eguna ospatuko du larunbatean Itsasi Euskal Kultur Taldeak

Egilea
Anartz Izagirre
Komunikabidea
Urola Kostako Hitza
Tokia
Azpeitia
Mota
Albistea
Data
2022/11/21
Lotura
Urola Kostako Hitza
2019ko Itsasi Eguneko irudi bat.

Datorren larunbatean, azaroak 26, egingo du Itsasi Euskal Kultur Taldeak urtero egin ohi duen Itsasi Eguna, eta taldeko kideak zein taldekide ohiak gonbidatu dituzte ospakizunera. Dantza ikuskizunak eta bazkaria izango dira.

Bueltan da beste urte batez Itsasi Euskal Kultur Taldeak antolatzen duen Itsasi Eguna. Datorren azaroaren 26an, larunbata, egingo dute ospakizuna, eta goizean goizetik hasita dantza izango da protagonista herrian. Izan ere, dantzari txikiak 11:30ean elkartuko dira Frontoi Txikiaren aldamenean, eta hortik abiatuta, Alde Zaharrean barrena hainbat dantza ikuskizun eskainiko dituzte ikasleek. Besteak beste, Perez Arregin, Plaza Txikian, Olazko Andre Mariaren Plazan eta herriko plazan egingo dituzte dantzak.

Ondoren, bazkaria egingo dute taldekideek zein taldekide ohiek, Itsasik azken horiei ekitaldian parte hartzeko gonbidapena egin baitie. Interesa duenak Itsasiko kideren bati abisatu beharko dio, edo bestela itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbide elektronikora idatzi.

Dokumentuaren akzioak