Dokumentuaren akzioak
Itsasi dantza taldearekin hasiko da Azpeitia Dantzan, uztailaren 1ean
Emanaldi berezia izango da gainera herriko taldearentzat, 40 urte betetzen dituelako
Hala, Isasi dantza taldeak zabalduko du Azpeitia Dantzaneko programazioa. Itsasikoentzat gainera, emanaldi berezia izango da, 40 urte betetzen ditu taldeak, eta taldean ibilitako dantzari ohi ugariren parte hartzearekin osatu dute emanaldia.
«Dantzari ohiak gonbidatzea pentsatu genuen ospakizun honetarako, eta uste baino jende gehiago apuntatu da», azaldu du Itsasiko Leila Iraolak. Deialdiaz enteratu ez denak dantzarako aukerarik ez du izango, baina ondoren egingo duten afarian izen emateko aukera zabalik da. Emanaldian Euskal Herri osoko dantza tradizionaletik abiatu eta dantza modernoagoak ere eskainiko dituzte, uztailaren 1ean, 19:00etan Soreasun.
Uztailaren 9an saloiko dantzen tartea izango da. 4tik 75 urtera arteko 240 herritar inguru izango dira Soreasuko taula gainean, 20:00etatik aurrera.
Azkenik, kalean egingo dute dantza Sahatsakoek, uztailaren 15ean. Hala, plaza txikitik abiatuko dira, 20:00etan eta kalejira egingo dute, Plazan emanaldia osatzeko.
Dokumentuaren akzioak