Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Italiara bidaiatuko du Udaberrik abuztuan

Dokumentuaren akzioak

Italiara bidaiatuko du Udaberrik abuztuan

Tolosako dantza taldeko 30 kide joango dira eta San Giovanni Rotondoko jaialdian parte hartuko dute

Tolosako dantza taldeko 30 kide joango dira eta San Giovanni Rotondoko jaialdian parte hartuko dute
Egilea
M.S.S.
Komunikabidea
Noticias de Navarra
Mota
Albistea
Data
2015/07/23
Lotura
Noticias de Navarra

Aurten, San Giovanni Rotondoko jaialdian parte hartuko du Udaberri dantza taldeak, Italian. Blue Diamons Festivals sarearen barruan, euskal dantzak beste hainbat kulturarekin nahastuko dira, hiru egunez. 30 pertsonatik gorako taldea osatu dute aurten, eta abuztuaren 5ean abiatuko dira Tolosatik, 15ean itzultzeko.

Sanjoanen olatua pasatu zenez geroztik, buru-belarri ari dira Italiako emanaldiak prestatzen eta, besteak beste, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa eta Zuberoako dantza, jantzi eta doinuak eramango dituzte haraino.

Dantza egitearekin batera, noski, bidaiatzeko baliatuko dute aukera. Horrela, Florencia, Pompeya, Roma, Sienna nahiz Pisa ezagutuko dituzte tolosarrek.

Dokumentuaren akzioak