Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Italiako Koreografia Zentro Nazionalak dantza ikuskizun berezia ekarriko du Arriagara

Dokumentuaren akzioak

Italiako Koreografia Zentro Nazionalak dantza ikuskizun berezia ekarriko du Arriagara

Komunikabidea
Uriola
Tokia
Bilbo
Mota
Albistea
Data
2025/03/28
Lotura
Uriola

Ikuskizunek Italiako dantza modernoaren erakusgarri diren hiru koreografia aurkeztuko dituzte. Emanaldiak martxoaren 28an eta 29an izango dira, 19:30ean eta 19:00etan hurrenez hurren. Sarrerak 22 eta 45 euro artean daude, beherapenak aplikaturik.

Bilboko Arriaga Antzokian bi emanaldi berezi prestaturik daude, martxoaren 28 eta 29an, Italiako dantza modernoaren erakusgarri diren hiru koreografia aurkezteko.

Alemaniar Ballett am Rheinen emanaldia atzean utzi eta hilabetera, Arriaga Antzokiak Europako beste konpainia handi bat jasoko du: Centro Coreografico Nazionale/Aterballetto (CCN)/Atterballetorena. 2022an sortu zen erakunde hau Italiako lehen Koreografia Zentro Nazionala da, eta Aterballeto konpainia historikoan du oinarria. Azken hamarkadetan, taldeak ospe handia lortu du munduko antzoki eta jaialdietan, eta orain, 16 dantzari dituen formazioarekin itzuliko da Bilbora.

Hiru pieza ezberdin biltzen ditu ikuskizunak, estilo eta sentipen anitzekoa. Crystal Pite kanadarrak sortutako Solo Echo Johannes poesiarekin bat eginda dago. Galera eta onarpenaren inguruko hausnarketa da, neguaren eta mugimenduaren artean.

Iratxe Ansa eta Igor Bacovicheren Rhapsdoy in blue, George Gershwinen lan ospetsuan oinarrituta, dantza bizia eta alaia da. Kolorez eta erritmoz beterik dago, ikuslea mundu magiko batean murgilduz.

Azkenik, Diego Tortelliren Glory Hall argiaren eta ilunaren arteko bidaia sentsoriala da. Rockaren eta sinfoniaren nahasketa batek gidatzen du ikuslea espiritualtasun eta plazeraren arteko mugak hausten dituen erritu batera. 

Informazio praktikoa

Emanaldiak martxoaren 28an eta 29an izango dira, 19:30ean eta 19:00etan hurrenez hurren. Sarrerak 22 eta 45 euro artean daude, beherapenak aplikaturik. Antzokiko txarteldegietan edo webgune ofizialean eros daitezke.

CCN/Aterballetto Italiako dantza garaikidearen ikur da, eta haren lana ez da hutsik uzten Bilboko publikoaren aurrean. Aukera bikaina da Europako eszenatokietan gailentzen diren koreografiak ezagutzeko.

Dokumentuaren akzioak