Dokumentuaren akzioak
Islandiaren isla Dantzaldian
Bartzelonako Laveronal konpainiak uhartea erabiltzen du kaos, krisi eta aldaketa garaion metafora gisa
Irudiaren eta errealitatearen arteko hausnarketa egin nahi dute lanaren bitartez. Izan ere, geure garaian irudiarekin liluratuta eta harrapaturik gaudela diote, eta «irudiak erabat eraitsi duela irudiak berak ordezkatzen duen ideia». Amarru horretatik askatzeko dugun bide bakarra «irudia perbertitzea» dela uste dute Laveronaleko sortzaileek.
Eta Islandia hartzen dute erreferente gisa adierazle eta adierazitakoaren arteko desfase horretaz hausnartzeko, uhartea kontraesanez beteriko eremua baita.
Etengabe sortzen ari da lurra han, eta inon baino handiagoa da dagoena suntsitzeko eta galtzeko arriskua. Ia Artikoko zirkuluan dago uhartea, baina klima epela da han.
Marcos Morauk zuzendu du lana. Hark sortu du koreografia, dantzariekin elkarlanean. Lorena Nogal, Inma Asensio, Sau Ching-Wong, Manuel Rodriguez, Xavi Auquer eta Tanya Beyeler dantzariak arituko dira gaur oholtzaren gainean.
DANTZA
Noiz. Gaur, 20:00etan.
Non. BBK aretoan, Bilbon.
Kontraesanez beteriko uhartea erabiltzen dute Laveronaleko dantzariek gure garaiaz hitz egiteko. / TRISTAN PEREZ
Dokumentuaren akzioak