Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Isabel Verdiniri emango diote Donostiako Urrezko Danborra

Dokumentuaren akzioak

Isabel Verdiniri emango diote Donostiako Urrezko Danborra

Dantza irakaslea da, eta adimen urritasuna duten dantzariekin egiten du lan.
Egilea
Nerea Intxausti Castiñeira
Komunikabidea
Berria
Tokia
Donostia
Mota
Albistea
Data
2023/12/05
Lotura
Berria

isabel verdini donostiako urrezko danborra 2024
Isabel Verdini dantza irakaslea, 2024ko Urrezko Danborraren irabazlea / ISABEL VERDINI     
                               

2024. urteko Donostiako Urrezko Danborra nori emango dioten jakinarazi du udalak: Isabel Verdini dantza irakasleari. Verdini dantza taldeak adimen urritasuna dutenekin egiten duen lana saritu nahi izan dute, baita dantzariak trebatzeko eta inklusioa bultzatzeko egiten duen ahalegina ere. Donostiako Udaleko Bozeramaile Batzordeak «aho batez» hartu du erabakia, bozketa bakarrean.

Isabel Verdini Karranzak (Donostia, 1971) hogeita bost urte baino gehiago daramatza dantzaren bueltan, baina haren iloba Haizea jaio zenean sortu zuen Verdini dantza taldea. Haizeak Downen sindromea dauka, eta, ordutik, Verdini adimen urritasuna dutenekin aritu da lanean. Urte hauetan guztietan, Verdini metodoa delakoaren bidez —irakaskuntza metodo propioa da— irakatsi die ikasleei. «Verdinin, haiengan sinetsi dugu: pertsona gisa balioetsi ditugu, eta gai direla esan», esan zion BERRIAri duela urte batzuk.

Urrezko Danborra emanda, herritar baten edo batzuen eguneroko lana, ibilbidea eta ospe profesionala saritu ohi dituzte, edota pertsona bakar batek edo talde batek Donostiaren kanpo irudiari ekarpena egin izana. Donostiarrek 114 hautagai proposatu zituzten hilabete honen hasieran; haien artetik, Isabel Verdini aukeratu du Donostiako Udaleko Bozeramaile Batzordeak. Urrezko Danborra San Sebastian egunean, hau da, urtarrilaren 20an emango diote, udaletxeko batzar aretoan.

            

Dokumentuaren akzioak