Dokumentuaren akzioak
Irungo Kemen dantza taldeak Portugalgo Nazioarteko jaialdian parte hartuko du
Irungo Kemen dantza taldea Portugalgo Nazioarteko Dantza jaialdian arituko da larunbat honetan. Taldeak euskal folklorean oinarrituriko piezak aurkeztuko ditu. Saio berean Italiako talde batek eta Portugalgo beste bostek hartuko dute parte. Jaialdira 33 kide eramango ditu Kemenek 28 dantzari eta 5 musikari, eta emanaldia eskaini eta lau egun geroago itzuliko da Euskal Herrira. Handik gutxira, hilaren 18an, Kemen Baigorriko Dantza Festan izango da, Gipuzkoako dantza konpainien ordezkari gisa.
Dokumentuaren akzioak