Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Irungo Kemen dantza taldea Japoniako nazioarteko folk jaialdian ariko da

Dokumentuaren akzioak

Irungo Kemen dantza taldea Japoniako nazioarteko folk jaialdian ariko da

Komunikabidea
Euskaldunon Egunkaria
Mota
Albistea
Data
2001/10/16

Urriaren 17tik 22ra bitartean, egunero, dantza saioak eskainiko dituzte hiriko hainbat antzokitan. Urriaren 21ean, larunbatean, Sakaian 70eko harmardaz geroztik egiten den «kalejiran» irtengo dira euskal dantzariak han elkartuko diren gainerako dantzariekin batera. Urriaren 22an, berriz, haur eskola bateko irakasleei euskal dantzak irakatsiko dizkiete Euskal Herritik joandako dantzariek. Kemeneko lagunek Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Nafarroa Behere, Zuberoa eta Bizkaiko dantzak aurkeztuko dituzte Japonian.



Sakai World Performing Arts Festival folk topaketan, Euskal Herriko dantza talde horrekin batera, munduko bost kontinenteetako bost folklore taldek eskainiko dituzte euren emanaldiak Japonian: Belgika, Tunisia, Samoa, Paraguai eta Koreako taldeek, hain zuzen ere.







Japoniako kultura ezagutzea helburu







Kemeneko dantzariek hiru milioi pezeta inguruko (120 mila liberako) aurrekontua dute Japoniara joateko. Diru horrekin euskal dantzak Japonian erakusteko eta, bide batez, Japoniako kultura gertutik ezagutzeko bidaia ordaintzea da dantza taldearen asmoa. Hala ere, oraindik ez dakite dirutza hori nola batuko duten.



Dirua biltzeaz gainera, arazo gehiago izan ditu dantza taldeak Japoniarako bidaia antolatzeko orduan. Esate baterako, nazioarteko egoera korapilatsuaren ondorioz, lan burokratiko ugari egin behar izan du Kemenek bidai agiri guztiak eskuratzeko.

Dokumentuaren akzioak