Dokumentuaren akzioak
Irungo Alarde parekidearen XX. urteurrena
Emakumeak Irungo Alardean parte hartzen dutela 20 urte betetzen direla ospatzeko, Alarde parekidearen Juntak ekitaldi bat antolatu zuen atzo Ficoban eta bertan izan ziren alarde honen bidelagun izan diren erakundeetako ordezkariak. Giro onean pasa zuten egunaren azken orduak Ficoban izandako guztiak. Miren Gaztañaga aktoreak egin zituen eszena zuzendari lanak eta ekitaldian, besteak beste, Iraia Elias aktoreak, Viginia Imaz klownak eta Eneko Gil eta Noemi Viana dantzariek hartu zuten parte.
Argazkia: Ruben Plaza
Dokumentuaren akzioak