Dokumentuaren akzioak
Iruñera eramango dituzte gaur Zuberoako maskaradak
Barrikadak izango dira goizean Alde Zaharreko kaleetan, eta Burgoen plazan ariko dira arratsaldean
Godalet dantza da maskaraden elementurik ezagunena, eta maiz dantzatzen
da Zuberoatik kanpo. Hori baino gehiago dira, ordea, maskaradak;
antzerkia, musika, dantza eta hitza nahasten dituen egun osoko festa,
eta hori ikusiko da gaur Iruñean. «Hangoa bezalakoa izango da, baina
ezberdina, hirian izango delako. Maskaradetan izaten den herri giroari
nolabait ere eusteko erabaki dugu festa Alde Zaharrera eramatea», dio
Lasartek.
Kaleak bete barrikada
Maskaradak 11:00etan hasiko dira, San Lorentzo plazan. Han
jarriko diete Iruñera gonbidatu dituzten Ortzadar taldeko kideek lehen
barrikada Larraineko gazteei, eta beren hirian maskaradak jokatzeko
bezain onak direla erakutsi beharko diete, gainera, aurrera jarraitu
nahi izanez gero. 11:30ean Iruña taldearekin batera ariko dira San
Lorentzo kalean jarriko dieten bigarren barrikadan, eta 12:00etan
izango dute hirugarrena, Kale Nagusian. 12:30ean Muthiko Alaiak peñaren
parean egin beharko dute erakustaldia, eta 13:00etan Mercaderes kalean.
Burgoen plazan jokatuko da bigarren zatia, 17:00etan. Orduan
ikusi eta entzungo dituzte iruindarrek Zuberoako folkloreko pertsonaia
ezagunenak dantza, kanta, hizketa eta jokoan. Bertako eta kanpoko zirto
eta predikuak ere entzungo dituzte.
Dokumentuaren akzioak