Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Iruñeko estres kulturala eta horri aurre egiteko hainbat erremedio

Dokumentuaren akzioak

Iruñeko estres kulturala eta horri aurre egiteko hainbat erremedio

Eskaintza kultural zabala du Iruñerriak. Ezinezkoa da programatzen diren ekintza guztietara joatea eta estres kulturala daukagu. Onena litzateke kultur paktu bat egitea, drive herrikoi bai, banatu nor doan nora, eta ondotik, elkarri kontatu.
Egilea
Iosu Marti | Maite Bidarte
Komunikabidea
Naiz Irratia
Tokia
Iruñea
Mota
Albistea
Data
2025/06/11
Lotura
Naiz Irratia

 

Iruñeko estres kulturala eta horri aurre egiteko hainbat erremedio

Harlem auzoko Savoy aretoan du jatorria 'Swing' dantzak
Harlem auzoko Savoy aretoan du jatorria 'Swing' dantzak (Wikipedia (CC))

Maiz entzuten den esaldia da: «Iruñea txiki geratzen zait», eta gu ez gaude ados. Batez ere, Iruindar Berriak saioko kultur enbaxadoreen bisita jaso eta gero. Maite Sabalza eta Itziar Garcia pasa dira gure etxe estudiotik, eta, soilik, maitzean izan diren ekitaldien errepasoa eginda estresak jota bukatu dugu. Besteak beste, Alicia Valdés, Simone Weill eta Remedios Zafra idazle eta pentsalariak aurkeztu dizkigute.

Estres kulturalari aurre egiteko metodoetako bat izan daiteke dantza egitea. Baieztapen horrekin bat datoz Pamplona swing taldeko Leire Sagasetak eta Amaia Irazustak. Dela 100 urte AEBetan sortu zen dantza estilo bizi honek jatorri afro-amerikarra du Europara iritsi zen Bigarren Mundu Gerraren bueltan. Inprobisazioan oinarritzen den dantza honen sekretuak konpartitu dituzte gurekin bi dantzariak, eta gonbidapena jaso dugu uda garaian egiten diren 'Klandestinoetan' parte hartzeko.

Dokumentuaren akzioak