Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Irudimenez, koronabirusari aurre

Dokumentuaren akzioak

Irudimenez, koronabirusari aurre

Internet bidezko jarduerak antolatu dituzte Luis Aranburu musika eskolak eta Jose Uruñuela dantza kontserbatorioak.
Komunikabidea
Alea
Tokia
Gasteiz
Mota
Albistea
Data
2020/03/20
Lotura
Alea

Irudimenez, koronabirusari aurre

Egungo egoerari aurre egiteko asmoz, Luis Aranburu musika eskolak eta Jose Uruñuela dantza kontserbatorioak zenbait neurri jarri dituzte abian ikasleei ikasten laguntzeko, eta baita herritarrentzako zenbait ekimen ere.

Jose Uruñuela dantza kontserbatorioko zuzendaritzak telelanerako plan bat ezarri du langile guztientzat, Dantza Klasikoko Ikasketa Profesionalak ematen dituen ikastetxea dela kontuan izanik. Kontserbatorioko ikasgai teorikoak internetez ematen jarraituko da, Skipe bitartez eta ikasteko materiala, etxeko lanak, zereginak eta azterketak —behar izanez gero— bidaliz; ikasgai hauek  dira zehazki: Anatomia eta Elikadura, Dantzaren Historia, Musika eta Interpretazioa.

Ainhoa Arenaza zuzendariak jardueretako bat azaldu du: "Dantza klasikoko eta dantza garaikideko irakasle Arantzazu Susunaga zenbait gairi buruzko bideoak editatzen ari da: pilates, prestakuntza fisikoa, eta dantzara aplikatutako strechinga; berak egindako bideoak dira, dantzariei zuzenduak". Arantzazu dantzari profesionala izandakoa da, eta alor horiei buruzko eskolak eman ditu. Ikasketa Profesionaletako ikasleei euskarri digitalean bidaltzen ari da, eskolarik gabeko egun hauetan ariketen errutinak egin ditzaten.

Gainera, ikasketa ez-arautuetako eta Oinarrizko Ikasketetako ikasleei ere dantzarekin lotutako edukiak bidaliko zaizkie euskarri digitalean: dantza klasikoko balleta umeentzat, dantza eskola laburrak formatu digitalean, eta dantza ipuinak txikienentzat. Etxetik bertatik dantza errazak ikasteko aukera ere emango zaie.

Denontzako musika

Luis Aranburu musika eskolak, berriz, Musikarako Informatikari buruzko hiru ikastarotan parte hartzeko aukera ematen die herritarrei: "Musika aplikazioko software librea", "Partituren edizioa" eta "Cubase hastapenak".

Nahi duenak musika konposizio, grabazio eta edizio nozioak ikasi ahalko ditu. Ekimen horri esker, musikarekiko zaletasuna duenak melodiak sortu ahalko ditu ordenagailua erabiliz.

Luis Aranburu musika eskolako zuzendari Joserra Gutierrez itxaropentsu agertu da ekimenarekin: "Herritarrei gonbita egiten diegu ikastaro interesgarri hauetan parte hartzera, eta denbora librean musikan jardutera, gure izateko arrazoia baita. Oraingo honetan, ezin izango da foroetan parte hartu, ezta mezurik jaso edo bidali ere, zirkunstantzia berezi hauek direla eta". Informazio gehiago, campus.laume.org online plataforman.

Dokumentuaren akzioak