Dokumentuaren akzioak
"Irudimena" lehiaketaren 5. edizioko emaitzak
Euskal Herriko probintzia desberdinetatik, 21 pertsonek obrak helarazi dizkiete antolatzaileei.
Saristatuen izenak jakinarazi dira pasa den igandean, abenduaren 6an, Durangoko azokako Areto nagusian, parte-hartzaileen eta antolatzaileen presentzian. “Irudimena” sariak eman dituzte Iurdana Acasuso Azkue Fundazioko zuzendariak, Euskal Kultur Erakundeko zuzendaria den Pantxoa Etchegoin-ek eta EKE-ko Maddalen Dupuy-k.
Lehiaketan parte hartu nahi zuenak soinu bat hautatu behar zuen www.dantzan.eus ataritik zetozen 9 soinuen artean. Soinuan oinarrituz hiru aukera zituen parte-hartzaileak: soinu berri bat sortzea (edozoin motakoa, musika, kantua, arrabotsa, nahasketa...), euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak...) edo irudi berri bat egitea (argazki, marrazki edo margo bat eginez...).
Irabazleak
Irudia
Soinua
- Patxi Amulet (Angelu) - "Ikatz goriak"
- Maddi Zubeldia (Ziburu) - "Zohardia"
Testua
- Alaia Cachenaut (Uztaritze) - "Pestaren oihua"
- Elsa Spizzichino (Hendaia) - "Amatxiren dantza sekretua"
Gehiago jakin
Dokumentuaren akzioak